“FEMINISM IS THE RADICAL NOTION THAT WOMEN ARE PEOPLE” Cheris Kramarae
EU Itsamundua gizonen mundua dela entzun izan dugu beti. Hala da da bai, uste baino zailagoa suertatu daiteke itsasgizonen mundutxoan leku bat topatzea eta emakumea ez ezik, pertsona ere bagarela aldarrikatzea. Duela bi egun estatubatuar eta australiar batzuen ontzi piratara gonbidatu gintuzten. Dana “zuzen” zihoan: egurrezko ontzi ederra, janari aproposa, ardoa eta garagardoa nahi beste, europar errusiar eta iparamerikar itsasgizonen elkarrizketak mahaiganean, nor gehiago eta nork handiagoa, eta neskatoak isilik, horrela bai politak. “Zintzoak” izan ginen eta ondo erantzun genion gutaz espero zenari. Dana ondo, errefuxiatu eta migranteen krisia mahaiganera atara zen arte, orduan “neska zintzoaren” mozorroa txikiegia geratu zitzaigun eta gure onetik (euren txarrerako) atara gintuzten. Aurrean nuen gizona munstro bilakatu zen, begirada hiltzaileaz zuzendu zitzaigun eta munstroen hizkuntza zerabilen orain, eskolan irakatsi ez baina adinean gora egin ahala kalean (edo itsasoan...